XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Nik burua hutsik jeukat - Mikelek ekin.

Irakasleak gaiari buruz ziharduala ia lokartu nintzoan.

-Ni lez hago orduan. Ni lokartu ez, baina Miren aurrean najoan eta...

- Ahaztu egin jatan esatea, lehengoan Jonegaz ikusi najoan, gozo-gozo diskotekan.

- Ez nok harritzen. Dana dala, ahaztu kaleko leloak eta goazak lehenbailehen koba-zulora -esan neutsan, motxilea bizkarreratzeko gogoz.

Aizkoate deritxon mendian gengozan, Troskaeta kobearen aho ilunaren ondoan, sartu aurretik azkenengo prestaketei emonak.

Materiala aztertzen ginarduan: sokak, linternak, ordezko pilak...

Azkenengo honeei berebiziko garrantzia emoten geuntsen, behin batez beste kobazulo baten nahiko larri ibili ginalako argitara urteteko.